XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. 3. BARATXURIA Europako egoaldetik sortutako landare bizi bat da baratxuria; gure giroan ez da loratzen, eta orregatik, azia erein ez baiño, baratxuri alea aldatuz, ugaltzen da emen.

6.3.1. MUETAK Ugaltzeko modu ori dalata, oso mueta gutxi dira, bi bakarrik, esateko: BARATXURI ARRUNTA Metro erdi bat luze egiten da.

Bai ale bakoitza, eta bai buru guztia ere azal zuriz estaliak izaten ditu.

Mueta onek besteak baiño gutxiago irauten du izotzarekin, bustiarekin edo leortearekin, eta jasota gero ere bestea baiño zaillago baita kontserbatzen, onen ordez gero eta geiago: GOIZEKO BARATXURI GORRIXTA, egiten da.

Aleen inguruko azalak gorrixtak ditu, baiña buruaren gaiñeko azala zuria.

Baratxuri arrunta udaberrian ereiten da, eta batzuetan udazkenean ere bai; gorrixta au, ordea, neguan.

Lurreko ezetasunagatik ondo irauten du, naiz eta busti orrek ez dion onik egiten.

Luzaro iraun dezake jasota.

6.3.2. GIROA, LURRA, ONGARRIAK Eguraldi txarrari gogor egiten dion landarea data, edozein lurraldetan egin diteke; baiña giro epelak, itxasaldekoak, ez bustiegiak, eta beranduko izotzik izaten ez den tokiak, naiago ditu.

Lur ariñak, emankorrak, eta batez ere: ondo drenatuak, urak ondo korritzen duen lurrak naiago ditu.

Urak ez badu korritzen, ezetasun geiegi badauka, burua ez da ondo osatzen.

Orregatik emengo soro askotan lurrari erretenak atera eta bizkarrunetan aldatu bear litzake.

ESCLEROTINIA gaitzak jotako baratxuria.

Gipuzkoan obe eguteran egitea.

Simaur berririk ez zaio eman bear, ematekotan ere simaur zaarra, ondo irakiña, eta zearo desegiña, edota obe, aurreko kosetxaldian ondo simaurtutako lurrean ereitea.

Lurra karez nola dagoen ere, kontuan eduki bear da: PH.a 6tik beera badauka, karetu egin bearko da.

Askotan gertatzen da baratxuria ondo ez etortzea, lurra gogorra dalako, putzu egon dalako edo karea eskas duelako.

Ez da ongarri asko bearreko landarea.

Onela ongarritu bear litzake: Sulfato amonico - 1`5 kilo areako. Escorias Thomas - 4 kilo areako. Sulfato de potasa - 2 kilo areako.

Ez da komeni lurrak gai organiko asko izatea, ezta nitrogeno asko ere, zuztarra eta ostoa ugari emango bailuke, baiña buru txikia.

Alere, ezin etorririk, ezin azirik dagoela ikusten bada, on da kilo bat amonitrato gaiñera botaz, bein ongarritzea.

6.3.3. ALDAKETA Lur onean azaroan ereiten da, lur pixu eta bustietan, berriz, otsaillean, eta baita martxoan ere.

Aldatzeko bi metrotik bi metrora erretenak atera ditezke, eta bi metroko bizkarrune ortan 8 errenkada aldatu, errenkadatik errenkadara 20 zm. ko tartea utzi.